XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zurikailuaz mamia berezi ondoren, garbitu egiten da, eta gero zukua ateratzeko zapaldu.

Palma-hosto sorta batez egina izaten da lakoa, hostoak bihurtuz eta eskola harrigarri batez moldatuz.

Ekintza honen ondoren gelditzen den kondarra, buztinezko plater batetan edo estainuzko eltze haundi batetan erretzen da, alea urraide, lehor eta gogor lortu arte, hortzen artean karraska egiten duena.

Farinha hauxe da indioen hazkurri nagusia.

Eta beste janaririk ere bil daitekean eskualdeetan cabaclo-en artean bezala, zenbait frutu, intxaur, arrautza eta abar dituztenak janaria osatzen duten arroza irakina, salda eta haragi-puskak moldatzeko erabiltzen da.

Zail da konprenitzen nola lortu duten indioek etekinik batere eta idor dirudien landare horretatik - lehen begi-kolpean bederen.

Bere horretan, esan dugunez, pozoin bortitza da, eta gertabide luze eta nahasi bat behar izaten du.

Hobari printzipala hau izaten da: txingurri erraldoiek maite ez duten barazki bakarra dela hau.

Urtean sei hilabetez lurra ur azpian egon ez balitz ere, Amazonia-ko isuraldean atsekabea izango zitzakean halere nekazaritzaz arduratzea, Txingurri-eli gaitzak etortzen dira, lur-langintzarik ederrenak hondatuz: babarrun, lusagar, eta azukre-kanabera.

Txingurrien ondotik ez da deus hazten gutxienez bi urteren epean.

Amazonia-ko eskualde askotan, aldioroko uholdeek ez dituzte indioak soildu, baina baita ehizatzeko ohitura zuten abererik gehienak ere.

Hots, hazkurri duten abere hauek gabe, ezta xomorroek berek ezin iraun, ezpada betiereko txingurri horiek berak.

Indioen janari oinarria da piechi delakoa.

Eta 45/300 kilo iritx ditzake.

MAMU-HIRI BAT.

Beti berde dirauen mundu honetako bihotzerako bidaia honetan, denboraren iragana neurtzen duenik ezer ez dago, ezpada ibaia eta zerua ia-ia ikusgaitz egiten dituen eguneroko euri jasa; edo-ta zeru azkengabean eguzki kiskaltzaileak egiten duen erronda.

Ibaia nagiro doa zeharka, ia ezin-ohartuzko bihurgunean osatuz: hegiak hain dira apal.

Noizean behin halere zelai zabaletik at somatzen ditugu muno batzuk.

Amazonaraino hedatzen da itsaso barne hau, oihaneko zuhaitzak estaliaz, eta nabegazioa arriskutsu eginez.

Ibaia banatu egiten da hemen anitz besotan, uharte apalak tarteetan utziz, eta sei kilometrotatik hamabitarako zabalera hartzen du.

Baina goiz batez haren ur arre oriskak ikustean, aldakuntza harrigarri bat nabaituko dugu.

Manaos-ko etxeak haga gainean eta ibai-hegian eraikitako etxolak izaten dira eskuarki.